Edukira joan

Jesús Navas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesús Navas

Bizitza
JaiotzaLos Palacios y Villafranca1985eko azaroaren 21a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sevilla Fútbol Club2003 / 201328523
Sevilla Atlético2003 / 2004333
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2004 / 200553
Espainiako futbol selekzio nazionala2009 / 2023485
Manchester City Football Club2013 / 20171234
Sevilla Fútbol Club2017 / 20231872
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
full-back (en) Itzuli
Kirol zenbakia15
Pisua72 kilogramo
Altuera172 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: JNavas FIFA: 232978 UEFA: 69173 Edit the value on Wikidata

Jesús Navas González ( Los Palacios Villafranca, Sevilla, Espainia 1985eko azaroaren 21a) futbol jokalari espainarra da, Sevilla F.K. ean jolasten du defentsa moduan, Espainiako lehenengo mailan. Sevillan partidu gehien jokatu dituen jokalaria da,[1] horretaz gain, klubaren historian titulu gehien irabazi dituen jokalaria da.[2]

Jesus Navas Sevilla F.K. gazteen taldera 15 urterekin heldu zen. Hurrengo denboraldian entrenatzailearen konfiantza lortu zuen eta 22 partidu jolastu eta 3 gol sartu zituen. Kalitate asko zuenez, Sevilla F.K. lehenengo taldera igo zuten eta RCD Españolen kontra 12 minutu jolastu zituen, partidua 1-0 galdu zuen.

2004-2005 denboraldian lehen mailako fitxa egin zioten eta 22 partidu jolastu eta 2 gol sartu zituen. Urte berean, Espainako sub 21 Selekzioan lehenengo aldiz parte hartu zuen eta bere kontratua 2010 urtera arte luzatu zuen.

Hurrengo denboraldian, taldean oso garrantzitsua izan zen. UEFA saria irabazi zuen, 12 partidu jolastu zituen, partidu horren artean Middlesbrough aurkako finala.[3] 2006ko abuztuan, Chelseako kontratu bat jaso zuen baina ez zuen sinatu, momentu horretan taldearen maila oso ona zalako.

Hurrengo denboraldietan, Navas Sevillako ohiko jokalari bihurtu zen. 9 gol sartu zituen ligan, hirugarrenak izan ziren eta Espainako errege kopa irabazi zuten.

2009/10 denboraldian Navasek Sevillako jokalari oso garrantzitsua izaten jarraitu zuen, 50 partidu baino gehiago jolastu eban. 2010eko maiatzaren 19an, Errege koparen finala jolastu zuen Atletico de Madrilen aurka eta azkenengo minutuetan Sevillako bigarren gola sartu zuen.[4]

2010/11 denboraldian lesio bat euki zuen eta Sevillako partiduen erdiak baino gutxiago jolastu zituen eta gol bakarra sartu zuen buruarekin Barcelona F.K.ren aurka.

2011ren urtarrilean bere kontratua 2015 arte luzatu zuen.[5]

Manchester City

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013aren ekainaren 3an Jesus Navas taldez aldatu zen.[6] Manchester Cityn 4 denboraldiz egon zen, 183 partidu jolastu zituen eta 3 sari irabazi zituen, Premier League 1 eta 2 ligako kopa.

2017ko abuztuaren 1an Navas, Sevillara bueltatu zen.

Jesus Navas (sevilla)

2017ko irailaren 20an bere 400. partidua jolastu zuen Sevilla F.K.-rekin eta partidu horretan gola sartu zuen bere taldeari garaipena emanez, U.D Las Palmasen aurka.[7] Pablo Blancoren 416 partiduko errekorra gainditu zuen, abenduaren 16an Levantearen aurka.[8]

2019ko azaroaren 10ean, Betisen aurkako partiduan, klubarekin 250 partidu irabazietara ailegatu zen. Aipatu beharra dago, lehen jokalaria izan zela 250 partidu irabazten zituena.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevilla F.K.-ko lehenengo taldean hasi ondoren, Navasek 2004ko irailean egin zuen debuta. Baina antsietate-arazoengatik nazioarteko futbola utzi behar izan zuen. 2009ko abuztuan, bere izaera gainditzeko nahia adierazi zuen, FIFA 2010 Munduko Koparako deitutakoen zerrendan sartu zen.

2009ko azaroaren 9an, Vicente del Bosque entrenatzaileak deitu zuen Argentina eta Austriaren kontrako partiduak jokatzeko. Azaroaren 14an debuta egin zuen 2-1 Madrilen, Argentinaren aurka, azken 10 minutuak Andres Iniestaren tokian jokatuz. Lau egun geroago, bigarren denbora osoa jokatu zuen Austriaren aurka, Vienan.

Navas-ek 2009ko azaroaren 14an debuta egin zuen selekzio absolutuarekin, Espainia 2-1 Argentina alderdi adiskidetsuan, Madrilgo Vicente Calderón estadioan, RFEFren mendeurrena ospatzeko.

Hegoafrikako Munduko Kopako azken partidetarako hautatua izan zen eta bere lehen gola sartu zuen internazional bezala 2010eko ekainaren 3an, Hego Korearen aurkako lagunarteko partidu baten. Partiduko gol bakarra izan zen eta amaiera baino lau minutu lehenago sartu zuen. Gainera, Munduko kopan, Holandaren aurka jokatu zuen finala eta irabazteko golaren jokaldian parte hartu zuen.

2012ko ekainaren 18an, garaipenaren gola sartu zuen 2012ko Eurokopako taldeen faseko azken partiduan, Espainia-Kroazia, bere lehen gola txapelketa ofizialean sartu zuen. Txapelketa honetan, Europako txapeldun bihurtu zen Espainiarekin.

2013ko ekainaren 27an, penaltietan, Italiaren aurkako gol erabakigarria sartu zuen, Espainiako selekzioa 2013ko Konfederazio Kopako finalerako sailkatuz, Fortaleza (Brasil) herrian jokatutako partiduan.[9]

2019ko martxoaren 15ean, Luis Enriqueren eskutik, Norvegiaren eta Maltaren aurkako partidetarako deialdian sartu zen. Norvegiaren aurka jokatu zuen 90 minutuetan, Maltaren aurka, 65. minutuan sartu zen Saulen ordez, eta Moratari asistentzia eman zion maltarren aurkako bigarren golean, 2020ko Eurokoparako bidean Navas Espainiako Selekzioaren eskuin hegaleko titularra izateko hautagai nagusi gisa utziz.

Selekzioa Urtea Lagunarteko

P

Europoca Kamporaketak Eurokopa Munduko txapelketen kanporaketak Munduko txapelketak Konfederazino kopa Guztira
PJ G PJ G PJ G PJ G PJ G PJ G PJ G
Espainia
2009 2 0(1) - - - - - - - - - - 2 0(1)
2010 6 1 0 0 - - - - 3 0(1) - - 9 1(1)
2011 2 0(1) 1 0 - - - - - - - - 3 0(1)
2012 5 0(3) - - 3 1 0 0 - - - - 8 1(3)
2013 6 1 - - - - 3 0(1) - - 3 0(1) 12 1(2)
2014 1 0 - - - - - - - - - - 1 0
2019 0 0 7 2(1) - - - - - - - - 7 2(1)
Guztira Espainiarekin 22 2(5) 8 2(1) 3 1 3 0(1) 3 0(1) 3 0(1) 42 5(9)

Taldeen estadistikak

Taldea Maila Denboraldia Liga Sariak Internazionala Guztia Golaren media
Partiduak Golak Paseak Partiduak Golak Paseak Partiduak Golak Paseak Partiduak Golak Paseak
Sevilla F.K.
1 2003-04 5 - - - - - - - - 5 0 0 0.00
2004-05 23 2 1 2 - - 5 - 1 30 2 2 0.07
2005-06 34 2 1 2 1 - 12 - 2 48 3 3 0.06
2006-07 29 1 - 5 1 - 8 - 2 42 2 2 0.05
2007-08 36 4 9 6 - 1 11 - 2 53 4 12 0.08
2008-09 35 4 13 8 1 - 6 - 2 49 5 15 0.1
2009-10 34 4 13 9 4 2 8 2 3 51 10 18 0.2
2010-11 15 1 10 7 - 1 6 1 1 28 2 12 0.07
2011-12 37 5 14 4 - - 2 - - 43 5 14 0.12
2012-13 37 - 14 7 1 3 - - - 44 1 17 0.02
Guztia 285 23 75 50 8 7 58 3 13 393 34 95 0.09
Manchester City
1 2013-14 30 4 7 10 2 2 8 - 4 48 6 13 0.13
2014-15 35 - 7 5 1 2 7 - 4 47 1 13 0.02
2015-16 34 - 2 8 1 1 10 - - 52 1 3 0.02
2016-17 24 - - 6 - - 6 - - 36 0 0 0.00
Guztia 123 4 16 28 4 5 31 0 8 182 8 29 0.04
Sevilla F.K. 1 2017-18 26 1 - 8 2 - 10 - 2 44 3 2 0.07
2018-19 32 1 5 2 - - 10 1 3 44 2 8 0.05
2019-20 38 0 6 3 0 1 6 0 2 46 0 9 0.00
2020-21 34 0 0 2 0 0 6 0 0 42 0 4 0.00
2021-22 25 0 2 0 0 0 8 0 0 33 0 2 0
2022-23 8 0 0 0 0 0 3 0 0 11 0 0 0
Guztia 161 2 13 14 2 1 43 1 7 220 5 25 0.02
Ibilbidearen guztia 569 29 104 92 14 13 131 4 28 795 47 149 0.06

Sari nazionalak

Saria Taldea Herrialdea Urtea
Errege kopa Sevilla F.K. Espainia 2006/7
Espainiako superkopa 2007
Errege kopa 2009
Ingalaterrako kopa Manchester City F.K. Ingalaterra 2013/14
Premier League 2013/14
Ingalaterrako kopa 2014/15

sari internazionalak[aldatu]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saria Taldea Sedea Urtea
UEFA kopa Sevilla F.K. Herbeherak 2005/6
Europako superkopa Monaco 2006
UEFA kopa Escocia 2006/7
Mundiala Espainia Hegoafrika 2012
Eurocopa Polonia eta Ucrania 2012
UEFA kopa Sevilla F.K. Alemania 2019/20

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Navasen anai nagusia, Marco, futbolaria zen eta erdilari moduan jokatu zuen. Sevillako jokalari izan zen, hiru partidu jolastu zituen lehen taldean, baina Bigarren Mailan jokatu zuen batez ere.

2011ko ekainaren 10ean Sevillan, Alejandra Moralekin ezkondu zen. Bere lehen semea Sevillan jaio zen 2012ko uztailaren 17an, Jesús Navas Moral izenekoa. Bigarren semea Sevillan jaio zen 2018ko azaroaren 20an, Romeo Navas Moral izenekoa.

Gaztea zanean, Navas antsietate-nahasmenduarekin diagnostikatu eben, eta larriagotu egin zan 18 urteko lehen talde sevillistara igo zanean. Horren ondorioz, egokitu egin behar izan zuen, eta partida eta txapelketa batzuk galdu zituen (Holandako 20tik gorako Munduko Txapelketa, adibidez). Hala ere, tratamendu psikologikoarekin aurrera ateratzea lortu zuen.[10] [11]

Erreferetziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Sevilla - Atlético: Jesús Navas, el sevillista con más partidos en Primera división» sevilla 2019-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Los héroes del Sevilla que repiten título» Mundo Deportivo 2020-08-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. «UEFA EUROPA LEAGUE: MIDDLESBROUGH-SEVILLA (0-4) | Sevilla FC» sevillafc.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. «Final de la Copa del Rey 2010 en MARCA.com» www.marca.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Un Navas más barato» El País 2011-01-18 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. (Gaztelaniaz) MARCA.com. «Navas ficha por el Manchester City» MARCA (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. (Gaztelaniaz) «Jesús Navas - Perfil del jugador 22/23» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. (Ingelesez) EFE. (2017-12-16). «Jesús Navas sets new Sevilla appearances record» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Gaztelaniaz) MARCA.com. [https://www.marca.com/2013/06/27/futbol/copa_confederaciones/1372369943.html «�Jes�s!»] MARCA (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. (Gaztelaniaz) «Varios futbolistas deben hacer frente a enfermedades y problemas más allá de los terrenos de juego» La Vanguardia 2012-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2005-07-12). «La ansiedad obliga a Navas a volver a casa» AS.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]